Plasma, zure patrikan.
Pribatutasuna errespetatzen duen sorburu irekiko telefono ekosistema segurua

Irekia.
Plasma Mobile telefonoetarako sorburu-irekiko erabiltzailearen interfaze bat da. Linux banaketa baten gainean ibilita, Plasma Mobile-k zure telefonoa erabat proba daitekeen gailu bilakatzen du.
Plataforma anitzeko Qt tresna-kutxa eta KDE Frameworks azpiegituraren hedapen malguen erabilerari, Plasma Shell oskolaren potentzia batuta, Plasma Mobile, etxeko mahaigainean eta gailu mugikorretan berdin sentitzen den teknologiarekin eraikia dago.
Zergatik?
Gailu mugikorretako eskaintzarik ohikoenek irekitasuna eta konfiantza falta dute. Lorategi harresituen mundu honetan, erabiltzailearen pribatutasuna ahalik gehien errespetatuko eta babestuko duen plataforma sortu nahi dugu. Oinarri guztiz irekia eman nahi dugu, beste batzuek garatzen lagundu eta beraien kasa, edo beraien produktuetan erabil dezaketena.
Aplikazioak
Plasma Mobile aplikazioak Kirigamirekin eraikita daude, baino beste Linux sistema eragileetarako garatutako aplikazioak bateragarriak izan ohi dira.
Web-jario irakurlea
Web arakatzailea
YouTube Music bezero konbergentea
Egutegia
Ikusi denbora errealeko eguraldi aurreikuspenak eta beste informazio batzuk
Musika jotzailea
Ezarri alarmak eta tenporizadoreak, erabili kronometroa, eta kudeatu munduko ordulariak
Haurrentzako joko hezitzailea
Audio grabatzailea
Fitxategi-kudeatzailea
Jabber bat-bateko mezularitza bezeroa
Sakelako grafikoen kalkulagailua
Ezaugarritan aberatsa den kalkulagailua bat
Podcast aplikazioa
Ibilbide kudeaketa
Bi faktoreko kode sortzailea Plasma Mugikorrerako eta Mahaigainerako
Drone ground control
Irudien galeria
Konferentzia laguntzailea
Koloreen arteko kontratea egiaztatzeko tresna
Garraio publikoko nabigatzailea
Matrix bezeroa
Dokumentu erakuslea
Komiki liburu irakurtzekoa
Irudien galeria
Kamera aplikazioa
Ikusi YouTube-ko bideoak
Terminala
SMS/MMS mezularitza bezeroa
Ikusi eta editatu kontaktuak
Egin eta jaso telefono deiak
«Mastodon» bezero bat
Kudeatu zure txertaketa-ziurtagiriak
Audio jotzailea

Sorburu irekiari probetxu osoa ateratzea.
Plasma Mobile-k, errotutako proiektuetako software-tresna ahaltsu asko konbinatzen ditu, osotasuna atalen batura baino askoz gehiago egiteko.
«ModemManager»rek hornitzen du gure telefono soluzioa, eta «Pulseaudio»k gidatzen du Plasma Mobile-ko soinu sistema.

Zure beharretara egokitzea
Munduko mahaigain malguenean oinarrituta egoteak esan nahi du zure telefonoa benetan zeurea egin dezakezula. Trepetak gehitu eta aldatu, aldatu kolore-antolaerak, letra-tipoak, eta askoz, askoz gehiago.
