Honi buruz
Plasma Mobile, gailu mugikorrak helburu dituen erabiltzailearen sorburu irekiko interfaze bat eta ekosistema bat da, KDE Plasma metaren gainean eraikia.
Ikuspegi pragmatiko bat hartzen da, inklusiboa, tresna-kutxa edozein dela ere, erabiltzaileei beraien gailuetan nahi duten softwarea aukeratzeko erabakia emanez.
Plasma Mobile-ren xedea estandar irekietan lagundu eta haiek inplementatzea da, eta pertsona orori laguntzeko irekia den prozesu garden batean garatzen da.

Erabil dezaket?
Bai! Plasma Mugikorra hainbat banaketa gordetegietan paketatuta dago, eta, beraz, x86 oinarria duten gailu arruntetan instalatu daiteke probak egiteko.
Have an old Android device? Nura (formerly known as postmarketOS) is a project aiming to bring Linux to phones and offers Plasma Mobile as an available interface for the devices it supports. You can see the list of supported devices here, but on any device outside the main and community categories your mileage may vary. Some supported devices include the OnePlus 6, Pixel 3a and PinePhone.
Interfazeak KWin Wayland-en gainean erabiltzen du eta gehienean egonkorra da, nahiz eta eremu batzuetako ertzak latz samarrak dituen. KDE Plasma arruntaren ezaugarrien azpimultzo bat erabilgarri dago, trepetak eta jarduerak barne, biak hala biak Plasma Mobile-ren EIan barneratuak. Horri esker, Plasma Mobile mahaigainean/magalekoan erabil eta gara daiteke.
Zer egin dezake?
Gure helburua telefon adimendunen oinarrizko esperientzia bat eskaintzea da (bietan, oskolarekin zein aplikazioekin). Hori oro har lortu da, baina oskolaren egonkontasuna eta telefonia euskarria hobetzeko lanean jarraitzen dugu.
Mugikorrerako KDE aplikazio lagunkoien zerrenda bat aurkituko duzu hemen. Jakina, Plasma Mugikorrean Linux-en oinarritutako edozein aplikazio ere erabil daiteke.
Non topa dezaket...
Plasma Mobile-ren hainbat osagairen kodea invent.kde.org-en aurki daiteke.
Irakurri kolaboratzaileen dokumentazioa Plasma-metaren eta guztia nola uztartzen den gaineko xehetasun gehiago jasotzeko.
Zure galderak Plasma Mobile-ren komunitateko taldeetan eta kanaletan egin ditzakezu.